XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11.1 KARAKTEREEN GAINEKO FUNTZIOAK

Makro bezala inplementatzen dira eta bi motakoak daude: karakterearen mota probatzen dutenak eta bere mota aldatzen dutenak.

Guztiak erabiltzeko, aurretik sasiagindua egin beharko da.

Karaktereak int motako parametroak izaten dira, baina bihurketa inplizituak gertatuko dira karaktere-motakoak erabiltzen badira.

Ondoren mota honetako funtzio erabilienak azaltzen dira, beren prototipoa eta deskribapen laburra emanez.

int tolower (int kar): kar karakterea maiuskulaz dagoen letra bada, berari dagokion minuskula-karakterea itzuliko du. Bestela, ez du aldaketarik egingo.

int toupper (int kar): kar karakterea minuskulaz dagoen letra izanik, dagokion maiuskula-karakterea itzuliko du. Bestela, ez da aldatuko.

int islower (int kar): kar karakterea minuskulaz dagoen letra bat bada, zeroa ez den balio bat (egiazkoa) itzuliko du; bestela, zeroa (faltsua).

int isupper (int kar): kar karakterea maiuskulaz dagoen letra bat bada, zeroa ez den balio bat itzuliko du; bestela, zeroa.